Arrazoitze motibatu

Esparru publikoan emandako arrazoitze motibatuaren adibide bat litzateke nola askok Barack Obama Estatu Batuetan jaio ez zela uste izaten jarraitu zuten, hori frogatzen zuten ebidentziak egon arren

Arrazoitze edo arrazoiketa motibatua zientzia kognitiboan eta psikologia sozialean aztertutako fenomeno bat da. Justifikazioak sortzeko edo erabakiak hartzeko arrazoiketa emozionala erabiltzen datza, ebidentzia zehatzen ordez, betiere desadostasun kognitiboa murriztuz. Hau da, arrazoiketa motibatua "argumentuak aurkitzeko joera da, indartsuagoak direla uste ditugun konklusioen alde, sinetsi nahi ez ditugun ondorioen aldeko argudioen aurrean".[1]

Arrazoiketa motibatua berreste alderako isuriaren antzekoa da, non sinesmen bat berronesten duen ebidentziak (sinesmen logiko bat izan litekeena, emozionala baino gehiago) sinesmen bat ezeztatzen duen ebidentziak baino sinesgarritasun gehiago ematen duen. Pentsamendu kritikoaren aurkakoa da, zeinaren bidez sinesmenetara modu eszeptikoan eta inpartzialean gerturatzen den.

Arrazoitze motibatuak sinesmen faltsuak eratu eta atxikitzea ekar dezake, nahiz eta funtsezko ebidentziak aurkakoak izan. Lortu nahi den emaitzak edo ondorioak ebidentzia zientifikoan eta beste pertsona batzuen ebaluazioan eragiten duen iragazki gisa jokatzen du.[2]

  1. (Ingelesez) Kunda, Ziva. (1990). «The case for motivated reasoning.» Psychological Bulletin 108 (3): 480–498.  doi:10.1037/0033-2909.108.3.480. ISSN 1939-1455. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. Sternlicht, H. C.. (1977-10). «The range of periodontal therapy--past and present» Texas Dental Journal 95 (10): 6–13. ISSN 0040-4284. PMID 270237. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne